La impostora
18,50 €
HIZKUNTZA: Gaztelania.
Euskarazko bertsioa ere eros dezakezu →
Edurne, Bilboko Arkeologia Museoko langilea da istorio honetako protagonista. Intriga eta suspensea egungo gizarte gaiekin nahasten dira eleberrian. Protagonistak museoa ordezkatzeko erronkari aurre egin behar dio Europako konferentzia batean. Oso pertsona prestatua izan arren, egiteko ezintasuna sentitzen du. Hala ere, erronkari heltzen dio. Arkeologo gisa egindako lanak Dimara eramango du eta bertan arriskuan egongo da.
Horrela, protagonista bi ingurune kontrajarrietan mugituko da: Bilboko Gorte kalean eta Dimako herrian. Eleberri honetako ekintza Edurneren sentimenduen erritmo frenetiko berean burutuko da. Hala ere, misterioz beteriko inguru honek, Lamiak edo jentilak bezalako pertsonaia mitologikoak, errealitatearekin nahastuko da. Gauzak horrela, Edurne zalantzan jarriko da, errealismo magiko horretan bildua.
Ekintzaren haria emakume gazte honen barruko ibilbide pertsonalari lotuta egongo da. Egia azalarazteko buru belarriz sartuko da ikerketan, nahiz eta bere bizitza arriskuan jarri.
Informazio gehigarria
Argitalpen-urtea | 2018 |
---|---|
Egile | ELENA FERNANDEZ |
Argitaletxe | ELENA FERNANDEZ ALONSO |
Hizkuntza | Gaztelania |
ISBN | 9788409054220 |
Orrialde-kopurua | 250 |
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.